Layout

Cpanel

denon artean logo

ALBISTEAK

Azpeitiarrek ekonomia eta gizarte zerbitzuak lehenetsi dituzte 2015ko aurrekontuetarako

DA2015balorazioa

Denon Artean 2015 prozesuari amaiera eman zaio eta Azpeitiko Udalak balorazio positiboa egin du. Aurten zazpi bilera egin dira: bilera zabal bat, herritarrekin, beste bilera zabal bat, herriko talde eta eragileekin, bost bilera auzo ezberdinetako herrietarrekin: Nuarbe, Aratz Erreka, Urrestilla, Lasao eta Matxinbentan. Bilera hauetan, Udalak datorren urtera begirako dituen asmoak azaldu ditu, eta baita 2025erako plan estrategikoaren ingurukoak ere. Era berean, herritarren ideiak eta ekarpenak jasotzea nahi izan dugu aurten ere, herritarren beharrak hobeto ezagutu eta behar horien araberako herria eraikitzen segitzeko. Guztira 225 ekarpen bildu ditugu eta nabarmentzekoa da herritarren beharren lehentasunak, ekonomiaren eta gizarte beharren ingurukoak direla. Eta, Udalaren eskumen propioan, hau da herriko azpiegituretan.

Azpeitiarrek 225 proposamen eta ekarpen egin dituzte 2015eko aurrekontuetarako

2015eko aurrekontuak osatzeko prozesua abian jarri zuen Udalak azaroan. Honela, asmoak eta helburuak herritarrei agertzeko 7 bilera egin dira; orokorra, auzoekin eta eragileekin. Era berean, herritarren ekarpen eta iritziak jasotzea garrantzitsua da Udal Gobernuarentzat eta baliabide desberdinak jarri dira azpeitiarren eskura euren ekarpenak egin ahal izateko; eskuorriak banatu dira etxez etxe, buzoiak ezarri dira kaleetan, webgune honen bidez edota bileratan parte hartu ahal izan da. Eta jasotako ekarpenak ugariak izan dira, 225 guztira. "Proposamen horiek banan bana aztertzen ari gara, eta guztiak hartuko ditugu kontutan aurrekontuak osatzeko orduan", agertu du Udal Gobernuak. Hona hemen herritarrek egindako ekarpen guztien zerrenda.

Denon Artean aurrekontu parte-hartzaileen prozesuko lehen bilerak egin dira jada

denonarteanherritar

Denon Artean aurrekontu parte-hartzaileen prozesuaren barruan, aurreneko bilerak egin ditu jada Udalak. Honela, Matxinbenta, Aratz Erreka eta Nuarbe auzoetan egin dira bilerak dagoeneko, eta herritarrekin beste bilera zabal bat ere bai, asteazkenean, Betharram aretoan. Orain arte egindako bileretan 60 herritar baino gehiagorekin hitz egin du udalak, eta haiek egindako proposamenak jaso ditu.

Denon Artean hastera doa 2015eko aurrekontuak osatzeko

2015eko aurrekontuak prestatzen hasi da Udala eta herritarren ekarpen eta iritziak jasotzeko asmoz, Denon Artean prozesu parte-hartzailea abian jarriko da berriro aurten. Laugarren urtez jarraian, beraz, azpeitiarren dituzten beharrei erantzuten jarraituko du Udalak, izan ere, oinarri berdinekin antolatu da prozesua; gardentasuna, herritarrei kontuen berri ematea eta parte-hartzea. "Herritarren ekarpenak nahi ditugu, ahalik eta gehienak. Horretarako baliabide desberdinak jarri ditugu azpeitiarren eskura; eskuorriak banatu dira etxez etxe, buzoiak ezarri dira kaleetan, webgune honeen bidez idatz daiteke edota bileratan parte hartuz.

Honela, aurten egingo diren bilerak honako hauek izango dira:

Zu hemen zaude: Home

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut