Layout

Cpanel

ALBISTEAK

2014ko Denon Artean prozesu parte-hartzailea arrakastatsua izan da

Inprimatu Email

denonarteanbalorazioa

Orain bi urte, proba moduan hasitako egitasmo hura egonkortutako errealitate sendo bat da gaur egun. Orain, azpeitiarrek ez lukete ulertuko Udalak herritaren parte-hartzerik gabe kudeatzea, ez eta aurrekontuak herritarren ekarpenik eta kontrasterik gabe osatzea ere. "Horren froga argia da, Udalaren parte hartzeko eskaintzari herritarrek emandako erantzuna. Ekarpen ugari jaso dira aurten ere, 400 herritarrek baino gehiagok hartu dute parte. Eta guk, Udal Gobernuko gaur egungo kudeatzaileok Azpeitiko Udalak kontutan hartuko ditugu ekarpen horiek aurrekontuak osatzerakoan", adierazi du Eneko Etxeberria alkateak.

DENON ARTEAN-en baitan, galdetegiak banatu eta buzoiak jarriko ditu Udalak herritarren iritziak jasotzeko

Inprimatu Email

DAbuzoiak

Abian da 2014ko aurrekontuak osatzeko prozesua. Aurreko bi urteetan bezala, Denon Artean prozesuaren bidez herritarren iritzi eta ekarpenak bildu nahi dira. Horrela, herritarren beharrei erantzungo dieten aurrekontuak osatu eta Udala herritarren zerbitzura egon dadin lortzeko. Hainbat arlo eta eremutan batzarrak egiten ari gara asteotan, Udalak 2014rako aurreikuspen ekonomikoen berri eman eta urte berrirako dituen proiektuak gardentasunez azaltzen ari gara. Eta bide batez, herriko taldeen ekarpenak bilduz. Herritarren beharrei erantzun nahi bazaie, ezinbestekoa da ordea, herritarren ahotsa kontutan hartzea. Horretarako, batzarrez gain, bestelako bitartekoak ere jarriko ditugu herritarren iritziak jasotzeko.

Parekidetasun bilerak zabalduko ditu Denon Artean 2013ko batzarrak

Inprimatu Email

Emakumeak

Gaur, abenduak 4, Parekidetasuneko bilerarekin hasiko dira Azpeitia Denon Artean 2013ko arloetako batzarrak. Parekidetasuneko bilera 18:30ean izango da Emakume Txokoan, eta gaiarekin interesa duen edonork edota ekarpenak egin nahi dituen edonorentzat zabalik izango dira ateak. Izan ere, krisi ekonomikoak astindu gaituen honetan, Azpeitiko herriak garai zailak bizi ditu. Egoera honetatik ateratzeko, ezinbestekoa da guztiok batera aritzea. Udala, eragile ekonomikoak, taldeak, herritarrak... Azpeitia denon artean eraiki behar dugu.
Diru publikoa arduraz kudeatu eta Udala norabide egokian kudeatzea ezinbestekoa izango da garai hauetan. Horrela, ekonomia sustatzea, enplegua sortzea eta gizarte beharrei erantzunak ematea dira Azpeitiko Udalaren lehentasunak eta herritarren iritzi eta ekarpenak inoiz baino baliotsuak dira. Begiratu hemen arlo eta auzoetako bileren egutegia, eta hartu parte!

2014ko ildo nagusiak agertu ditu Udalak

Inprimatu Email

DAherrikontseilua14

Azpeitia Denon Artean 2014 abian jarri du Udalak, hurrengo urteko aurrekontuak herritarrekin elkarlanean osatzeko asmoz. Parte-hartze prozesua atzo, asteartea, hasi zen Sanagustin kulturgunean egindako herri kontseiluarekin eta bertaratu ziren herritarrek, Udalaren ildo eta asmo nagusiak ezagutzeko aukera izan zuten. "Pixkana, politika egiteko modua aldatzen joan gara. Udal Gobernuaren iritzitan, elkarlana da modelua, transparentzia, gardentasuna eta herritarrek politikoak kontrolatzea. Herritarrek ekarpenak egitea eta debatea sortzea da bidea. Hasieran bakarrik gaude, baina frutituak agertu dira eta sakontzen jarraitu behar dugu", agertu zuen Eneko Etxeberria alkatea. Atzoko kontseiluko informazioa, dokumentu honetan aurki dezakezu.

Zu hemen zaude: Home Albisteak

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut