Layout

Cpanel

ALBISTEAK

Ostegunean hasiko da Udaleko etorkizuneko proiektuetaz aritzeko 'Denon artean' prozesu parte hartzailea

denon artean aurkezpena 2017Aste honetan bertan ekingo dio Udalak, 'Denon artean' prozesu parte hartzailearen baitan herritarrekin bilerak egiteari. Aste honetatik bertatik abenduaren 13a bitartean eragile ugarirekin zein herriko auzoetako bizilagunekin bilerak egingo dituzte udal ordezkariek. Aurtengoan, bada berrikuntza berezi bat; hausnarketa ez baita 2017ra soilik mugatuko. Izen ere, Aitor Bereziartua zinegotziak prentsaurrean azaldu bezala, Plan estrategikoari errepasoa emateko ere baliatu nahi da prozesua: "Plan estrategikoa egina dugu, Udalaren etorkizuneko bideorria zehaztuta dugu, bera; baina hori errepasatu eta zaharkituta geldituta gelditu diren hainbat puntu moldatu edo kenduko ditugu, eta behar berriei erantzuten saiatuko gara herritarren ekarpenekin". 

Aurreikuspen onak

Estitxu Elduaien ogasun zinegotziak aurreikuspen "onak" dituztela azpimarratu du: "Iaz salto bat eman genuen, eta milioi bat euro gehiago jarri genuen. Aurtengoan, beste salto txiki bat emateko moduan izango gara". Hala aurrenkontuak zertxobait igotzeko aukera ikusten dutela gaineratu du. Horrekin batera, azken urteotan Udalak izandago kudeaketa eraginkor eta zorrotzaren ondorioz, Udalak duen egoera ekonomiko egonkor eta lasaia azpimarratu nahi izan ditu.

Datorren urteko aurrekontuen ardatzei dogokionez, Plan Etsrategikoko zein herritarren beharrei egokitutakoak izango dira, eta aurreko urteetakoen berdinak izango direla zehaztu du Elduaienek: Azpeitiko egoera ekonomikoa hobetzea, lanbageziari aurre egitea eta kalitatezko enplegua sortzea: "Azpeitiarren ongizatea lortu nahi dugu, eta horiei zerbitzu publiko hobeak eskaintzeko ahal den guztia egingo dugu", adierazi du Estitxu Elduaienek.

Herritarren ekarpenak ezinbesteko

Azken urteotan bezala, herritarren ekarpenak jasotzeko bide desberdinak jarri ditu Udalak. Alde batetik, herriko auzo desberdinetan banatuta 10 postontzi jarri ditu herritarrek beren ekarpenak bertan uzteko. Bestetik, wegnunearen bidez ekarpenak egiteko bidea jarri du ohi bezala. Eta azkenik, bilera irekiak antolatu ditu herritarrentzat. "Arlokako zenbait bilera antolatu ditugu, baina prozesu honetan berez herrian antolatuta dauden beste zenbait arlotako eragileekin ere landuko ditugu aurrekontuak", azaldu du josu Labaka zinegotziak. Hala, herritarren parte hartzea Udalarentzat "ezinbestekoa" dela azpimarratuz bukatu du. 

Bilera datak

Arlokako bilerak

Azaroak 9: 19:00etan, aniztasuna
Azaroak 10: 11:00etan, hirugarren adina
Azaroak 10: 19:00etan, euskara
Azaroak 14: 19:00etan, enplegua eta ekonomiaren sustapena
Azaroak 15: 19:00etan, gazteria
Azaroak 16: 19:00etan, klima aldaketa

*Pleno aretoan izango dira denak

Auzoetako bilerak

Azaroak 15: 21:00etan, Nuarben, Sokatirako lokalean
Azaroak 17: 19:00etan, Lasaon, Auzo lokalean
Azaroak 21: 19:00etan, Aratzerrekako tabernan
Azaroak 22: 19:00etan, Elosiagan, AƱotan
Azaroak 23: 19:00etan, Urrestillan, jubilatuen lokalean
Azaroak 24: 19:00etan, Matxinbentako tabernan

 
Zu hemen zaude: Home Albisteak Ostegunean hasiko da Udaleko etorkizuneko proiektuetaz aritzeko 'Denon artean' prozesu parte hartzailea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut