Layout

Cpanel

ALBISTEAK

Ekarpenak jasota, 'Denon artean' prozesu parte hartzailearen balorazio positiboa egiten du Udalak

denon arteanAzaroarekin batera bukatu zen 'Denon artean' parte hartze prozesua ere. Azpeitiko Udalak bi helbururekin egin du aurten, alde batetik, 2017ko aurrekontuen bidez herritarren beharrei erantzuteko, eta ekarpenak, ideiak eta proposamenak kontuan izateko; eta, beste aldetik, 2015-2025 Plan Estrategikoaren baitako zenbait arlo eguneratu, beste zenbaitetan sakontu eta egokitzeko ere erabili dira bilerak.

Orokorrean, "balorazio positiboa" egiten du Josu Labaka parte-hartze zinegotziak: "Urtero herritarren parte hartze bidez egiten den prozesua da 'Denon artean', baina Udaletik urte osoan lantzen den kontua da parte hartzea", azaldu du. Gogorarazi du herriko arlo desberdinetako eragileekin mahaien bidez edo egiten dituzten beste hainbat bileraren bidez harreman zuzena dutela: "Eragileen eta Udalaren arteko zubiak eginda daude, elkarlanean hamaika proiektu ditugu abian eta kirol edo kultura mahaiekin ere sintonia onean ari gara elkarlanean", adierazi du.

'Denon artean'-en gehienbat, herritarrek beren eskaera edo ekarpen zuzenak egiten dituztela aipatu du Labakak: "Herritarrei begira egin ohi dugu azken urteotan prozesua. Normalean, eskaera zehatzak egiten dizkugute, eta aurten ere horrela izan da". Orain eskaerak aztertzen ari dira, eta ahal den heinean arazoak konpondu eta ekarpenak aztertzen ari dira egunotan.

Auzoak, erronka
Prozesu honen baitan, erdigunetik kanpo gelditzen diren auzoei indar berezia jartzen zaie: "Urtero joaten gara. Aurreko urteko eskaerei errepasoa ematen diegu, zer aurreratu den jakiteko, eta eskaera berriak apuntatzen ditugu", adierazi du Aitor Bereziartuak. Hala ere, auzoetako arazoak "problematika sakonei lotutakoak" izan ohi direla azpimarratu du. "Askotan arazoari irtenbidea bilatzea edo ematea zaila izanagatik, guk auzotarrekin lanketan segitzeko konpromiso sendoa dugu", adierazi du.

Ekonomia eta enplegua lehentasun
Herritarrek eskaera zehatzak egiteko baliatzen dituzte postontzi edota bilerak, baina kezka eta buruhausteak gai handiek ematen dizkiete: ekonomiak eta enpleguak. "Herritarren kazka nagusiak horiexek dira, herriko ekonomia eta enplegua, enplegu duina. Eta Udala ere azken urteotan bi arlo horiek lantzeko baliabideak eta indarra egiten ari da", adierazi du Aitor Bereziartuak. Bide horretan, Udalak eta herritarren lehentasunek bat egiten dutela eta "herritarren arazoak Udalaren oinarri" direla gaineratu du.

Zu hemen zaude: Home Albisteak Ekarpenak jasota, 'Denon artean' prozesu parte hartzailearen balorazio positiboa egiten du Udalak

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut